Iritsi zaren lekura iritsiko zinela uste zenuen?
Egia
esan ni hara joan nintzenean asko ez pentsatzea erabaki nuen baina hala
ere, urrun helduko nintzela uste nuen. Lagunek aldiz, badirudi
bazekitela programa nola joango zen eta hasieratik esaten zidaten
gutxienez finalera helduko nintzela!
Etxetik horrelako espektatibak eramanda, ezin gutxiago eman! (kar, kar, kar)
Nolatan erabaki zenuen ‘El conquistador del fin del mundo’ saioko casting-era aurkeztea?
Conquistadorearen
kontu horrekin nahiko goiz hasi nintzen. 16 urte nituela auzoko lagun
batekin adostu nuen aurkeztuko nintzela eta horrela egin nuen. Lehengo casting-ean
ez nuen zorterik izan baina bigarrenean aldiz bai. Ikusi nuen lehengo
egunetik gustatu zitzaidan programa eta kamisetetan jartzen duen moduan:
non gogoa han zangoa. Gogoak banituen bai.
Zaila izan da horrenbeste jendek sartu nahi duen lehiaketa batean sartzea?
Nik espero nuen casting-ak
luzeagoak izango zirela, eta 5-7 minutukoak dira bakarrik. Hori
egitearekin listo. Ondoren deiak datoz eta froga medikuak ere. Nik
espero nituen aurreko probak, baina ez zegoen bigarren casting-ik eta 5 minutu horiekin balio badie, nahikoa.
Argi
dagoena zera da: astakeriaren bat esatea oinarrizkoa dela esatea eta
kapitainei buruzko zer edo zer ere bai. Ezin zara sartu esanez beste
2.000 pertsonaren modukoa zarela, norberaren marka berezia utzi behar da
han.
Bertara iritsi eta bizitakoa bizi ondoren, saioarekiko zenuen ikuspegia aldatu al da?
Erabat.
Etxetik ikusten dena nire ustez politena da: probak, paisaiak,
txisteak...baina atzekoak ere badaude. Atzekoak kamara kontuak dira,
hara joan eta hau grabatu, besterea mugitu eta bestea grabatu.
Atzekoen
artean ere desplazamenduak zeuden, hegazkinez, kotxez eta autobuses,
horien artean 26 orduko bidaia autobus baten barruan!
Etxetik ematen duen bezain gogorra da lehiaketa edo unerik zailenak erakusten dira?
Telebistan
gogorra dela nabaria da bai, baina ikusten ez dena gosea da. Ez berez
gosea, baizik eta ahultasun sentsazioa, altxatzeko gogorik ez izatea eta
egunerokotasuneko nekea. Lo egin eta berdin berdin esnatzea.
Eguraldiaren
kontuarekin zorte ona izan dugu aurten, ez baitu ia hotzik egin. Hala
ere niretzako gogorrena orduak eta egunak egoera horretan jasatea zen.
Erraza da tranpak egitea?
(Kar,
kar, kar) galdera ona. Programan tranpa mota asko daude, hala nola,
probetan egiten direnak, kamara atzean egiten direnak eta joan aurretik
egin daitezkeenak. Baina hala ere tranpak egiteko motibazio onena gosea
da.
Helburua
jatea izanda milaka tranpa egiten saia zaitezke, hori bai, kontu
handiz, beti adi eta kamara eskuan daudelako. Hala ere noizbehinka
lortzen da horrelakoak egitea.
Lehiaketatik pasatzeak nola aldatu du zure bizimodua, baldin eta aldatu badu?
Nire
kasuan ez zait bizitza ia aldatu, hangoa niretzako han geratu zelako.
Hala ere argi dago Euskal Herri mailan “el conquistador” hau oso
arrakastatsua dela eta eragin minimoa sortzen duela edonorengan.
Zenbait ikastoletatik ibili naiz nire hango esperientzia azaltzen eta jendea apuntatzeko animoak ematen.
Bestetik
nik nire bizitzarekin jarraitzen dut lehen moduan eta horrela
jarraitzea espero dut aurrerantzean. Hala ere eitb-tik eskaintzaren bat
agertzekotan pentsatuko nuke! (kar, kar, kar).
Erraza izan da ikasketak eta lehiaketako egonaldia konbinatzea?
Hasiera
batean oso zaila ikusi genuen kurtsoarekin aurrera egitea kanpoan
hilabete bat ikasi gabe egonda. Hala ere irakasle guztiekin hitz egin
nuen eta lauhilabete bukaeran pilak jarri ondoren, ez nintzen atzean
geratu.
Esan
beharra daukat Haur Hezkuntzako gradua oso praktikoa denez, hainbat
praktika galdu ditudala nabaritu dudala eta galdutakoak zaila da
pasatutakoan berreskuratzea.
Zer eman dizu lehiaketak?
Niretzako
politena izan da ez dela lehiaketa bat bakarrik izan. Han ikusitakoak
niretzako harrigarriak izan dira, batez ere programako azkenengo etapan
(Iguazu-ko ur-jauziak).
Ezagutu
dudan jendea ere oso ezberdina da nirekiko eta harritu naiz han
bizitako esperientziek sortzen duten lotura pertsonen artean.
Argi daukat niretzako kriston esperientzia errepikaezina izan dela eta han ikasitakoak ez nituzkela hemen inoiz ere ikasiko.
Aipagarrienen
artean ere badago, han egonda familia, lagun eta jendea hurbilarekiko
daukadan dependentzia. Bueltatutakoan jaso nuen harrera ahaztezina
izango da niretzako.
Zer eman diozu zuk lehiaketari?
Programakoek casting-ak
egiterakoan perfil mota ugari bilatzen dituzte fisikoari eta arlo
psikologikoari erreparatuz. Saiatzen dira ahalik eta publiko
gehienengana hurbiltzen. Nire kasuan publiko gaztea integratzen saiatu
dira eta zenbait kasutan lortu ere. Gaztetxo kirolariaren irudiarekin
sartu nintzen ni eta han egindakoa ikusita, asmatu dute.
Lehiaketan
sorpresak eman ditudala uste dut, hasiera batean faborito ziren
horietako batzuk atzean geratzen ziren bitartean. Sorpresa horiek
programa mamitsuagoa egiten dute.
Testua: Ander Barinaga-Rementeria


Posted in:
q majo ess
ResponderEliminarya te digo!! super mega iper guapo etaaaaaa super mega majooo etaaaa super mega iper simapaticoooooo etaaaaaa super mega laguntzaileeeee
ResponderEliminarAUPA IBON! TE QUEREMOS MAS Q NADA! munduko tipo hoberena! ze pena ez zuela irabazi baina buenoo... berdin berdin begti izango da gure irabazlea!
ResponderEliminar